miércoles, 11 de mayo de 2011

ATZO STORYBIRDEKO IPUINAK KONTATU GENITUEN

Atzo 6. mailako guztiok, Storybirden egin genituen ipuinak txikiei kontatzera joan ginen. Heldu eta gero han zeuden ordenagailu batzuetan ipuinak ensaiatzen hasi ginen, txikien aurrean txarto ez ateratzeko. Elene eta biok UNAI JORDANIAREN ipuina kontatu genuen. Ipuina 5 urtekoentzat izan zen. Lehenengotan oso urduri egon nintzen baina gero ipuina kontatzen lasaiago sentitu nintzen. Azkenean oso ondo atera zen eta umeei asko gustatu zitzaien. Arratsaldean nire klasekoen lehenengo eta bigarren mailakoei kontatu zieten. Ni ezin izan nuen kontatu Bilbora joan behar nintzelako eta pena asko eman zidan.

1 comentario: