miércoles, 4 de mayo de 2011

ASTE SANTUA ASTURIASEN

ASTE SANTUA ASTURIASEN

Aste Santuko oporretan, apirilaren 25etik 30era, Asturiasera joan ginen. Oso ondo pasatu nuen eta hainbat leku interesgarri ezagutu genuen. Bertako janariaz eta edariaz ere gozatu genuen batez ere, nire aitak.
Galdakaotik Villaviciosara joan ginen, landa etxe bat genuen alokatuta eta. Etxe tipikoa eta polita zen. Heldu, bazkaldu...eta Gijonera joan ginen herria ezagutu eta akuariumera; gehien gustatu zitzaidana nutriak izan ziren eta eskuaz harrapatzeko arrainen lekuak, nire anaia busti-busti egin zen. Barre piloa egin genuen.

Asteazken goizean, "Museo de la Sidra " bisitatu genuen, sagar bana eman ziguten eta sagardoa egin genuen. Sagardotegi baten bazkaldu genuen eta harrituta geratu nintzen, zerbitzariak sagardoa edalontziara botateko zuen trebeziaz. Arratsaldean Villaviciosan eta inguruetan geratu ginen, errekan egin nuen arrantza eta afaldu aurretik gazta nola egiten den ikastera joan ginen baserri batera. Ahuntzekin jolastu, jaten eman.. gazta gozoa jan eta etxera bueltatu ginen.

Hurrengo egunean, "Picos de Europara" joan ginen, egun ederra egin zuen eta bidaiatik onena izan zen. Lehenengo Covadonga eta Lakuetara igo ginen, ibiladitxu bat egin , bazkaldu eta Bulnes herrira joan ginen, ez dauka biderik eta astoz dabiltza; Kares-eko ibilbidearen zati bat ere egin genuen. Gauean afaldu eta gero lo seko geratu nintzen.

Ostiralean, gure azken eguna, maletak egin eta etxerantz abiatu ginen, bidean LLanesen geratu ginen. Erromatarren garaiko hainbat eraikin dago eta portua zoragarria da.

Asturias asko gustatu zait eta berriro bueltatuko nintzateke.

No hay comentarios:

Publicar un comentario