miércoles, 4 de mayo de 2011

Aste bat Colombresen.

Aste santu honen aste 1 Colombres herrian pasatu  dut. Lehenengo egunean Pimiangora joan nintzen nire aita eta bere lagun Jorge, Mikel eta Manurekin. Pimiangotik bueltatzean, nire aitaren lagunak beren etxeetara joan ziren eta aita, nire ahizpa eta ni bakarrik geratu ginen Colombresen. Eguraldi ona egiten zuenez, “La barata” tabernara joan ginen eta han Wi-Fi gunea dagoenez, aitaren ordenagailu mugikorra hartu eta tabernara eraman nuen interneten sartzeko. Interneten sartu nintzen, bitartean oliba batzuk jaten nituelarik, ondoren nire ahizpari itxi nion gmailera sartzen eta sartu zenean bere lagun baten mezu bat zuela konturatu zen, mezua irakurri eta Inacio, osaba, hil egin zela irakurri zuen, lehenengo nire ahizpa eta ni nire ahizparen laguna erratuta zegoela pentsatu genuen, baina aita egia zela esan zigun.

Egun bat geroago 2 txango egin genituen 1 Llanesera izan zen eta bertan pizza jan genuen. Jan eta gero paseo bat egin genuen, paseoa eta gero bigarren txangoa egin genuen, Santanderrera.

Santanderren nire aita eta amaren lagun batzuen etxera joan ginen eta bertan afaldu genuen, afaldu eta gero lagunek Panna Cotta-ren errezeta irakatzi zidaten.

Hurrengo egunean San Vicente de la Barquera-ra joan nintzen eta bertan, jan eta gero, hondartzara joan nintzen jolastera. Gero “Hegoak” eta “Memorias de una vaca” liburuak irakurtzen bukatu nituen “Memorias de una vaca”  izan zen gehien gustatu zitzaidana, oso polita zelako.

Geroago Cabezon de la sal-era joan ginen eta han nire amari belarritako gorri batzuk erosi nituen, amaren egunerako, neska baten postutxo batean, Argentinara joateko dirua aurrezten zegoen.

Hurrengo egunean Muja (Museo jurasico de Asturias) museoa ikustera joan ginen,oso handia eta interesgarria zen, “tridactilo” baten forma zuen eraikinak,”Mi año” liburua irakurri nuen, gizon baten egunerokoa zen, oso polita.
ETA HAU IZAN DA NIRE ASTE SANTUA.

No hay comentarios:

Publicar un comentario