miércoles, 18 de mayo de 2011

Aste Santuko oporrak

Nire aste santuko oporrak oso dibertigarriak izan dira. Hegazkinez joan nintzen Londresera. Londresen bost egunetan egon naiz: ostegunetik astelehenera.
Lehenengo egunean, museoetara joatea tokatu zitzaidan: National Gallery-ra, British Museum-era eta Tate Modern Museum-era. Gehien gustatu zitzaidana National Gallery izan zen.
Bigarren egunean, London Eye noriara igo nintzen, eta gero parlamentua eta Westminster Abbey ikustera joan nintzen. Hurrengo ostiralean William printzea eta Kate Middleton ezkondu behar ziren Westminsterren, eta, hala, jendez beteta zegoen Londres.
Hirugarren egunean, Londreseko dorrea eta zubia bisitatzera joan nintzen. Isabel II erreginaren bitxiak Londreseko dorrean daude gordeta, eta izugarri gustatu zitzaizkidan.
Laugarren egunean, dendatik dendara ibili nintzen, baina ez nuen ezer erosi...
Zoritxarrez, astelehen goizean itzuli behar izan zuen Bilbora...

Arantza (Getxoko Udal Euskaltegia)

1 comentario:

  1. Gustura publikatu dugu zure idazkia, hizkuntzak erabiiz ikasten dira, ahoz zein idatziz. (EGINEZ EKINA)

    ResponderEliminar