Lehenengo orduan 09:30etan areto nagusian egon ginen 20 minutu zeren eta interneta ez zen joaten eta ezin genuen istorioak kontatu. Geroago 3 urtekoei ipuinak kontatu behar ziotenak 3 urteko gelei joan ziren. Ni 2 urteko umeei kontatu behar nion eta 11:30artino ez nuen kontatu. Nire ordua heldu zenean ipuinak kontatzeko pixka bat urduri nengoen. Lehenengo Ander eta Jagoba bere ipuina kontatu zuten. Ondoren Aitziber eta Maitane bere istorioa kontatu zuten. Gero Eider Elorriaga eta Andere beraien ipuina kontatu zuten eta beraien ostean Begoña eta ni gure istorioa kontatu gendun "Nire urtebetetzeko oparirik politena" deiturikoa. Hurrengoak Itziar Legarreta eta Olatz izan ziren. Geroago Iraide eta Ane Solis bere istorioa polita kontatu zuten eta bukatzerakoan areto nagusira joan ginen, motxilak hartu eta gora etorri ginen.
Arratsaldean 2.mailakoak lehenengo orduan etorri ziren ipuin asko kontatu genituen eta Ander eta Jagobak egindako pertsonaien deskribapenak barre asko egin zituzten eta guk ere. Geroago 15:45etan 1.mailakoek etorri ziren eta oraindik barre gehiago egin zuten pertsonaien deskribapenarekin.
No hay comentarios:
Publicar un comentario