lunes, 16 de mayo de 2011

Storybird-ekin ipuinak kontatzen

Asteartean, beheko eskolara joan ginen, txikiei ipuinak kontatzera. Lehenengo, areto nagusira joan ginen baina han internet ez zegoenez txandaka egin genuen. Besteek ipuinak kontatzen zuten bitartean, guk entseatu egin genuen. Baina asko tardatu zuten eta puff batzuetan etzan ginen. Azkenean, kontatzeko ordua etorri zen eta bost urtekoei kontatu genien (Asier L. eta biok) ipuina.
Arratsaldean, klasera 2. mailakoak etorri ziren lehenengo , baina guk ez genien kontatu ezer, 1. mailakoekin tokatzen zitzaigulako. 2. mailakoak joan zirenean, 1. mailakoak etorri ziren. Ipuin guztiak kontatu eta gero etxera joan ginen. Azkenean, oso ondo pasatu nuen ipuinak kontatzen baina 1. eta 2. mailakoekin pixka bat aspertu nintzen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario