miércoles, 11 de mayo de 2011

IPUIN KONTALARIAK ( STORYBIRD )

Atzo, maiatzak 10, umeei ipuinak kontatzera joan ginen Gandasegira ( beheko eskolara ). Lehenengo, eskolako sala batera joan ginen itxarotera. Han Iraide, Nerea, eta Ane S hitz egiten egon ginen denbora pasatzeko. Gero han zeuden ordenagailuetara joan ginen Storybird-a ensaiatzeko. Azkenean, 4 urteko umeengana joan nintzen Ane M-rekin eta han ipuina kontatzerakoan, pantaila ez zioan ondo. Ipuina buruz ez genekigunez, asmatu behar izan genuen baina ahala ere ondo atera zitzaigun. Umeei gustatu egin zitzaien. Gero eskolako salara bueltatu ginenean gailetak jan genituen eta eskolarantza bueltatu ginen. Arratsaldean, jan ondoren eskolara bueltatu ginenean, 2.mailako ikasleak etorri ziren gure gelara eta ipuin batzuk kontatu genituen beraientzat. 15:30etan gutxigorabehera, 1.mailakoak etorri ziren ipunak entzutera. Oso esperientzia ona izan da, errepikatu egingo nuke baina uste dut ipuina apur bat hobetzea ondo etorriko litzaigukela umeak hobeto ulertzeko, hau da, argazki barregarriagoak jarri beharko genituzke.


JANIRE

No hay comentarios:

Publicar un comentario