Mostrando entradas con la etiqueta Eskolan. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Eskolan. Mostrar todas las entradas

lunes, 16 de mayo de 2011

STORYBIRDEKO IPUINAK KONTATZEN




Maiatzak 10ean Gandasegiko beheko eskolara joan ginen, han gure Storibirdeko ipuinak kontatu genituen. Argazki piloak atera nituen eta eata ipuin asko kontatu genituen. Primeran pasatu nuen. Problema batzuk ego ziren ze hazieran guztien aurrean kontatu behar genuen baina ez zegoenez internet txikien gelara joan ginen. Hemen nik ateratako BIDEOAK eta ARGAZKIAK ikuzi ahal dituzue.

miércoles, 11 de mayo de 2011

ATZOKO EZPERIENTZIA UMEEKIN


Atzoko esperientzia oso polita izan zen, batez ere, arrtazaldean.
Lehenengo eta bigarren mailako umeak gure gelara etorri ziren ipuinak entzutera.
Nire ustez gehien gustatu zitzaien ipuina "pertsonaiak" izan zen, Ander eta Jagobak egina, barre asko egin zituzten ipuin horrekin!
Bigarren mailakoak oso alaiak ziren eta ipuinak kontatzen bukatu genuenean txiste batzuk kontatu ziguten.
Denak primeran pasatu genuen!!

martes, 5 de abril de 2011

Zelako bertsoa

Gaur bertsolaritza orduan andereinoari bertso bat egin diogu goiz txar bat euduki dugulako berarekin. Bertsoa oso polita eta maitagarria izan da. Niretzako merezi zuen beti gurekin primeran portatzen delako eta berriz gu batzutan berarekin apur bat txarto, batzuk beste batzuk baino txarrago portatzen dira. Niri pena handia emango dit azkeneko egunean. Niri Itxaropena andereino hobena iruditzen zait oso ona da, ez dut Itxaropena bezalako andereino bat edukiko.Hemen bertsoa duzue:

Beti aritzen zara gurekin gogotsu

Batzutan ez zaitugu

Errespetatzen zu

Merezi duzu eta

Tori hainbat musu

Asko maite zaitugu

Barkatu eiguzu ( bis)






lunes, 28 de marzo de 2011

Zuhaitzaren Eguna Ospatu Genuen

Ostiralean ZUHAITZAREN EGUNA ospatu genuen. Bakoitzak zeozer ekarri behar genuen erreziklatzeko eta horren ordez guri lore bat emon ziguten. Landareak PENSAMIENTO izena du eta kolore askotakoak zeuden: zuriak, moreak, gorriak, horiak... beste batzuk tindua galduta zegoen, hau da, lore baten kolorea beste kolere bat artzea. Loreak oso politak ziren. Nik nire lorea, zuria zela, amari eman nion asko gustatzen zaiolako.
Tindua Galduta
Tindua Galdua