miércoles, 11 de mayo de 2011

Ipuinak txikiei kontatu diegu

    Atzo 09:15etan beheko eskolan gelditu ginen umeei ipuinak kontatzeko. Gero liburutegira joan ginen baina interneta ez zuen funtzionatzen, horregatik batzuk hiru urteko umeei ipuina kontatzera joan ziren. Besteok "puff" batzuetan gelditu ginen besteei itxaroten ordu bat eta piku egon ginen itxaroten baina ez ginen aspertu zeren eta hitz egin genuen, argazkiak atera... Gero beste talde bat bi urteko neska-mutilei ipuin batzuk kontatzera joan ginen. Asier Andia eta ni ez genuen ipuina kontatu ez zegoelako denborarik. Gero berriro puffetara joan ginen berriro deskantsatzera eta argazkiak ateratzera.Ondoren 12:30etan gure eskolara igo ginen goian denak zeuden. 12:45etan etxera joan ginen jatera.
Arratsaldean 2. mailakoak etorri ziren eta ia denok egin genuen eta azkenean 2. m mailakoak txiste batzuk kontatu zuten oso onak izan ziren! Geroago 1. mailakoak etorri ziren ipuinak kontatu eta etxera joan ginen. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario