lunes, 2 de mayo de 2011

ASTE SANTUA ELANTXOBEN


ASTE SANTUA ELANTXOBEN

Ni apirilak 20-han Elantxobera joan nintzen, Elantxobe herri bitxi bat da, ia-ia inork ezagutzen ez duena. Herri txikia da eta aldapa ikaragarria du, nik, etxe bat daukat bertan eta oporretan joaten naiz. Lehenengo bi egunetan oso aspertuta egon nintzen lagunik ez zegoelako.

Haietako egun batean etxean geratu nintzen garbiketa egiten, eta gauean telebistan errege ko

paren partidua ikusi nuen eta gero ohera joan nintzen. Hurrengo egunean goizean goiz esnatu ginen nire ama eta ni, nire ama garbiketa egiten jarraitu zuen eta ni, bitartean, portura joan nintzen. Ez nintzen bainatu ura oso hotz egon zelako. Gero, amak bukatzerakoan portuan egon ginen paseatzen. Bazkaldu ondoren, alboko herrira joan ginen "Ibarrangelu" deiturikoa. Gaueko 9:30 heldu ginen etxera eta afaldu ondoren ni ohera joan nintzen. Hirugarren egunean, portuan geundela nire hango lagun bakarrak ikusi nituen eta oso pozik ipini nintzen. Hirurak karramarroak hartzera joan ginen. Arratsaldean 4: 30- etan, ni eta nire lagunak Ibarrangeluko frontoira joan ginen. Lehenengo ordu eta erdian guk bakarrik egon ginen, baina 6:15-etan jende pilo bat etorri zen. Denak batera futbol partidu bat egin genuen eta lagun asko egin nituen. 10: 15- etan herriaren erdigunera joan ginen gurasoekin elkartzeko.

Gurasoekin elkartu ginenean taberna batera sartu eta mahai-futbol partida bat bota genuen, nik partida guztiak irabazi nituen. 10:45-etxera heldu nintzen, aldapa igo eta gero, jogurt bat hartu eta jarraian ohera joan nintzen.

Hurrengo egunean, goizean, ibiltzera joan ginen Ibarrangelutik harago. berriro ere Ibarrangeluko frontoira joan ginen arratsaldean eta bizikletarekin saltoak egiten egon ginen. 9:50- etan aurreko eguneko

tabernara joan ginen Athletic-Errealaren arteko partidua ikuzten. nahiko berandu heldu ginen etxera eta heldutakoan jarraian joan nintzen ohera hurrengo egunean maletak egin eta galdakora joateko.

Aste Santuko beste astea Galdakon egon nintzen Mikel Almiñana eta Mikel Riobo nire lagun minekin bi gurpileko eskeitarekin patinatzen. Oso ondo pasatu dut aste santu honetan.


No hay comentarios:

Publicar un comentario