
Eta azkenengoz, guztioi musu handi bat eman nahi dizuet eta oporretan ondo pasatu!
Atzo Gandasegira joan ginen umeei ipuin batzuk kontatzera. Nik apur bat lotsatuta nengoen baina 3 urte zituztenez, eta ez zutenez ezer ulertuko bakarrik marrazkiak ikusi…Nik Maiderrekin ipuina kontatu nuen eta horrela deitzen zen "Toto mozorrorik gabe dago". Ipuinak amaitzen genuenean guztiak txaloka jarri ziren.Andereñoak umeei esaten zien ordenagailuan kontu bat sartu behar genuela beraiei ipuinak kontatzeko.Oso ondo pasatu genuen .Andereñoak galdetu zien 6mailan egongo zirenean beraiek kontatuko zutela beraiek guri.
Arratsaldean hemen eskolan beste ipuin batzuk kontatu genuen, baina ez hain txikiei lehenengo eta bigarren mailakoei. Oso pozik jarri ziren kontatu genienean. Andereñoak esaten zien gehiago nahi duzue? Baiiiiiiiiiiiii!!!!eta guztiak barrezka hasi ginen.
Atzo txikiengana joan ginen beheko eskolara, hau da Gandasegira joan ginen ipuinak kontatzera. Storybirden egin genituen ipuinak kontatu genien, ni Ainhoarekin kontatu nuen ipuina `` Mundu Magikoa´´ , nahiko ondo ulertu zuten eta asko gustatu zitzaien. Nik hasieran nahiko lasai nengoen baina internet txarto zihoala eta txikian egin behar genuela esan zidatenean oso urduri ipini nintzen. Baina gero ipuina kontatzen hasi nintzenean urduritasuna pasatu zitzaidan eta azkenean primeran sentitu nintzen, itzelezko esperientzia izan zen. Esperientzia honetatik ikasi nuena nerbioak kontrolatu behar direla.
Atzo beko eskolara joan ginen 2urteko, 3urteko, 4urteko eta 5urtekoei ipuinak kontatzera. Story bird-en egindako ipuinak ziren eta oso ondo atera zitzaizkigun. Pixka bat aspertu ginen, asko itxaron genuelako, baina kuxin batzuk zeuden eta hor eserita pasatu genuen ia denbora osoa, baita ordenagailuetan. Ni ipuina kontatzerakoan pixka bat lotsa neukan baina gero pasatu egin zitzaidan.
Gero, gora (Egiara) igo eta errekreoa eta gero bazkaltzera joan ginen, bazkaldu eta gero eskolara bueltatu eta 1.mailakoei eta 2. mailakoei kontatu genizkien beste ipuinen gehiago. Asko barre egin genuen Ander eta Jagobaren ipuinarekin eta 2. mailakoak txiste batzuk kontatu ziguten. Gero 1.mailakoak barre gehiegi egin zuten Ander eta Jagobaren ipuinarekin eta ipuin gehiago kontatzea eskatu ziguten.
Atzo beko eskolako umeei irudizko ipuinak kontatzera joan ginen. Zikomotrizitate gelan egon ziren ipuina kontatzen ez zeudenak.
Lehenengo hiru urtekoengana, gero lau urtekoengana eta gero bi eta bost urtekoengana joan ginen. Niri Jon Gorostiagaren batera hiru urtekoengana joatea tokatu zitzaidan. Kontatzen asten baino lehen, ordenagailuan sartzea ez zigun izten eta saiatu eta saiatu ondoren ipuin guztia borratu egin zitzaigun. Orduan berriro ere besteak zeuden lekura joan ginen. Denbora guztian han egon ginen koltzoi batetan etzanda. Argazki asko atera genituen eta oso ondo pasatu nuen.
12:00 ak inguru eskolara joan ginen. Heldutakoan gelara joan ginen motxila histera eta jarraian patiora irten ginen.
12:45 gelara joan ginen etxera joateko ordua zelako. Huelga zegoenez ia denak etxera joan ginen bazkaltzen transportekoak eta lehenengo, bigarren eta hirugarren mailakoak izan ezik.
14:45 etan gelako ordua zenez gelara bueltatu ginen. 2. mailakoak etorri ziren gelara gure ipuinak entzutera. Bean kontatu ez zutenak kontatu zituzten ipuinak adibidez ni eta Jon. Bukatzerakoan bigarren mailako bi ikastek 2 txiste kontatu zituzten eta barre asko egin genituen. Lauretan lehenengo mailakoak etorri ziren eta beste ipuin batzuk kontatu genizkien. Bukatu genuenean ia ia ordua zen eta dena batu eta ilaran ipini ginen.
EGUN OSO POLITA ETA DIBERTIGARRIA IZAN ZEN!!!