
Eta azkenengoz, guztioi musu handi bat eman nahi dizuet eta oporretan ondo pasatu!

Nire aste santuko oporrak oso dibertigarriak izan dira. Hegazkinez joan nintzen Londresera. Londresen bost egunetan egon naiz: ostegunetik astelehenera.
Asteartean, beheko eskolara joan ginen, txikiei ipuinak kontatzera. Lehenengo, areto nagusira joan ginen baina han internet ez zegoenez txandaka egin genuen. Besteek ipuinak kontatzen zuten bitartean, guk entseatu egin genuen. Baina asko tardatu zuten eta puff batzuetan etzan ginen. Azkenean, kontatzeko ordua etorri zen eta bost urtekoei kontatu genien (Asier L. eta biok) ipuina.
Arratsaldean, klasera 2. mailakoak etorri ziren lehenengo , baina guk ez genien kontatu ezer, 1. mailakoekin tokatzen zitzaigulako. 2. mailakoak joan zirenean, 1. mailakoak etorri ziren. Ipuin guztiak kontatu eta gero etxera joan ginen. Azkenean, oso ondo pasatu nuen ipuinak kontatzen baina 1. eta 2. mailakoekin pixka bat aspertu nintzen.

Atzo, maiatzak 10, umeei ipuinak kontatzera joan ginen Gandasegira ( beheko eskolara ). Lehenengo, eskolako sala batera joan ginen itxarotera. Han Iraide, Nerea, eta Ane S hitz egiten egon ginen denbora pasatzeko. Gero han zeuden ordenagailuetara joan ginen Storybird-a ensaiatzeko. Azkenean, 4 urteko umeengana joan nintzen Ane M-rekin eta han ipuina kontatzerakoan, pantaila ez zioan ondo. Ipuina buruz ez genekigunez, asmatu behar izan genuen baina ahala ere ondo atera zitzaigun. Umeei gustatu egin zitzaien. Gero eskolako salara bueltatu ginenean gailetak jan genituen eta eskolarantza bueltatu ginen. Arratsaldean, jan ondoren eskolara bueltatu ginenean, 2.mailako ikasleak etorri ziren gure gelara eta ipuin batzuk kontatu genituen beraientzat. 15:30etan gutxigorabehera, 1.mailakoak etorri ziren ipunak entzutera. Oso esperientzia ona izan da, errepikatu egingo nuke baina uste dut ipuina apur bat hobetzea ondo etorriko litzaigukela umeak hobeto ulertzeko, hau da, argazki barregarriagoak jarri beharko genituzke.