lunes, 21 de febrero de 2011

TXAKURRA NAHI DUT













Betidanik txakur bat izan nahi dut, asko gustatzen zaizkidalako txakurrak eta animali guztiak. Baina zorte txarra dudanez nire gurasoek ez didate erosi nahi. Shih tzu emea nahi dut eta espero dut nire urtebetetzerako edukitzea. Nire lagun bati, Itziar Legarretaetxebarriari, txakur bat erosi diote. Argi deitzen da, arra da eta Shih tzu bat da. Oso polita dela uste dut eta txakurra badut espero dut Argirekin txakurtxoak edukitzea. Itziar eta biok askotan Argi kalera eramaten dugu eta handik lagun asko egin ditugu. Egin ditugun lagunek txakurrak dituzte eta txakur horiek Argiren lagunak dira.

No hay comentarios:

Publicar un comentario