martes, 22 de febrero de 2011

NIK GOGORATZEN DUDAN OROIMENA


NEUMONIA

Egun batean, 5 urtekin, ni eta nire anaiak Villasanan geratu ginen nire lehengusu-lehengusinekin eta osaba eta izekoekin eta nire gurasoak Madrilera joan ziren nire aitite hil zelako. Bertan hiru egun geratu ginen eta hirugarren egunean nik gaisorik jarri nintzen sukarrarekin. Nire gurasoak heldu zirenerako Galdakaora etorri ginen eta ni kotxean 40º sukarra nuen. Etxean amak ni hartu eta ospitalera eraman ninduen Ospitalean ea-ea ezin nuen arnasa hartu eta denbora asko geratu ginen itxarongelan. Medikuak deitu zidanean gela batera joan ginen, ni eta nire ama, eta medikuak termometroa jarri zidan eta orduan 41º sukarra nuen. Itxarongelara bueltatu ginen eta geroago berriro deitu zidaten erradiografia bat egiteko. Erradiografia egin zidaten eta medikuak esan zidan neumonia neukala. Amari esan zion etxera joan ahal ginela eta sukarra igotzen ba zidan edo arnasa txarrago hartu ahal banuen bueltatzeko ospitalera. Minutu batzuk geroago beste mediku bat etorri zen eta esan zigun bertan geratu behar ginela oso txarto negoelako eta logela bat eman ziguten. Hiru egun pasatu zirenean etxera bueltatu ginen eta orduan oso ondo nengoen. Amak oso txarto pasatu zuen. Eta hau da nik gehien gogoratzen dudan orimen bat.

No hay comentarios:

Publicar un comentario