lunes, 2 de mayo de 2011

OPORRAK FRANTZIAN

Ni, aste santu honetan, urte guztietan bezala, Frantziara joan naiz, zehatzago SOUSTONS plage-era. Apirilaren 17-an joan nintzen, baina ez zegoen inor, frantsesak soilik. Ostegun horretatik, hurrengo astelehenera jende piloa egon zen eta nire tutorea (Miren) aurkitu nuen VIEUX-BOUCAUn. Han, Apirilaren 9-tik 25-era aste santua zen eta ekintza piloa zeuden egiteko. Ni piraguan ibili nintzen nire nebarekin, oso ondo pasatu nuen, ondoren, lakuan sartu ginen. Baina hurrengo 2 egunetan mina izan nuen eskuetan.

Apirilaren 27-an ADRENALINE PARK-era joan nintzen. Hau zuhaitzetatik ibiltzeko, motorretan edo kuad-etan montatzeko edota Paint-ball egiteko parke bat da. Moliets-en kokatuta dago. Parke honetan askotan egon naiz, baina egun horretan askoz hobeto pasatu nuen, nire aita ere nirekin montatu zelako. Baina bera ohituta ez dagoenez nahiko astiro zebilen. Amaitu genuenean, "LENTO" deitzen nuen. Nik, normalean, 9 pistatik 6 egiten ditut, baina 27-an (egun horretan) nire aita ere nirekin montatu zenez, 4 pista soilik egin genituen. Ala eta guztiz mundiala izan zen!¡!¡

Joan ginenean nire aitite eta amama ere bazeuden. Ni eta nire aita (Kepa) tirolinetan geunden bitartean, nire neba (Ekhi) motorretan ibiltzen zebilen (bera oraindik ezin delako gurekin montatu).


1 comentario: