lunes, 2 de mayo de 2011

ASTE SANTUKO OPORRETAN ZARAUTZERA JOAN NAIZ


Aste Santuko oporretan primeran pasatu dut, egun guztietan leku desberdin batera joaten nintzen.

Pasaden asten, ostegunean, nire osaba- izekorekin Zarautzera joateko gelditu nintzen. Lehenengo Galdakon gelditu ginen, ondoren kotxea hartu eta Zarautzera abiatu ginen. Bidaia pixka bat luzea egin zitzaidan. Zarautzera heldu bezain laster hondartzara joan ginen, Zarautzeko hondartza oso handia da eta gainera, ostegunean itzelezko beroa egiten zuen. Hondartzaren ondoan taberna terraza asko zeuden, eta guk terraza batean jan egin genuen. Jaten nengoen bitartean Charo Alegria ikusi nuen, nire bigarren mailako irakaslea. Arratsaldean hondartzatik bueltatxo bat eman eta etxera bueltatu ginen.


Oporretako beste egun batzuetan beste leku askotara joan naiz, Vitoriara, Arayara, Zeanurira... Eta hauek izan dira nire Aste Santuko oporrak.

1 comentario: