Aste santua oso arin pasatu zait baina gauza asko egin nituen eta ondo pasatu nuen.
Gipuzkoara joan naiz txapelketa batera, gure taldean Olarizu eta San Anton zeuden baina berdi-berdi gu 1. geratu ginen. Ondoren final laurdenak Danok Baten kontra jolastu genuen, eta bana geratu ginen eta penaltietan irabazi genuen, semi finaletara pasatu ginen. Semifinalak Eskuela Jomaren kontra jolastu genuen eta 2-0 galdu genuen. Ondoren 3. eta 4. postuak jokatu genituen, 3-2 irabazi genuen. Azkenean 3. gelditu ginen.Bi egun geroago beste txapelketa batera joan nintzen, eta gure taldean talde ugari zeuden, gehienak Gipuzkoakoak ziren. Lehenengoak pasatu ginen gure taldetik zero golekin kontran, goizean izan zen taldeetatik nork pasatzen zen erabakitzeko txanda. Arratzaldean final laurdenak jokatu ziren gu Barakaldo B-ren kontra jolastu genuen eta 1-0 geratu ginen hasieran partidua suspenditu zen txingorra hasi zelako eta orduan niri penaltia egin zidaten eta Jon Aranori itxi nion eta sartu egin zuen. Geroago semifinala jolastu genuen Eibarren kontra eta 10-0 irabazi genuen.Azkenean finalean 7-0 irabazi genuen eta ni gola sartu nuen amaieran 34 golekin faborez eta 0 kontran amaitu genuen.
Hurrengo egunean Nojara joan nintzen eta oso ondo pasatu nuen nire lagunekin, gainera nire lagun baten jardinean txori kabi bat zegoen txorikumeak zeuden bat hil egin zen eta beste bi desagertu ziren bakarrik bat gelditzen zen eta nik gurasoekin taberna batera joan nintzen eta bueltan txorikumea nire jardinean zegoen eta kabira eraman genuen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario