Aste Santu honetan Nafarrora joan naiz. Webkanpada batekin, 63 karabanarekin.Villafranca izeneko herrira, Bardenas kanpinera.
Egun batean, Oliteko gaztelura joan ginen. Oso polita zen eta luxuskoa (bere garaian noski, joan nintzenean ez zegoen ezer) eta dorre guztietara igo nintzen. Arratsaldean Tudelara joan ginen eta monitore batek antzinako gauzak kontatu zigun baina nahiko aspergarria izan zen.
|
Begira zer argazkia atera ninduten Bobsleigh-an |
Beste egun batean, Sendavivara txango bat egin genuen. Hor oso ondo pasatu nuen lagunekin eta gauza askotan igo nintzen, adibidez: Tubing-ean, Bobsleigh-an, tirolinan, kart-etan, mini-kart-etan... Azkenean kanpinera itzuli nintzen.
Aupa, Getxoko Udal Euskaltegiko irakasle bat naiz, eta oso interesgarria iruditzen zait zuen bloga, bai eta haren asmoa.
ResponderEliminarIzugarria litzateke nire ikasleek ere zuen blog honetan argitaratu ahal izango balituzte haien testu txikiak. Norengana jo beharko nuke horretarako?
Eskerrik asko,
Igor Odriozola
Kaixo Igor:
ResponderEliminarZure komentarioak asko poztu gaitu , bai ikasleei eta baita guri ere, irakasleoi. Hau Galdakaoko Gandasegi Eskolako 6.mailako ikasleen azpibloga da.Gure espazio hau gustura partekatuko genuke zure ikasleekin. Horretarako zure ikasleak erabiltzaileak bihurtu behar ditugu eta haien helbide elektronikoak behar ditugu gonbidapenak bidaltzeko. Nahi izanez gero, helbide honetara bidal ditzakezu :gandalere@gmail.com
Hau gure ikasleentzako oso motibagarria izan daitekelakoan zure berrien zain
Tutoreak: Miren, Itxaro eta Zuriñe