miércoles, 4 de mayo de 2011

NIRE ASTE SANTUKO OPORRAK

Nire oporrak oso politak izan dira nire ustez. Ostiralean, Korrika izan zen eta zapatu eta igandean  etxeko lan guztiak egin nituen opor guztietan lan gehiago ez edukitzeko. Lehenengo astean, Galdakaon geratu  nintzen, baina nire amarekin joaten nintzen Basauriko polikiroldegira ( Artunduagara ) igeri egitera aste osoan. Zapatuan nire urtebetetzea izan zen eta nire Gernikako koadrillarekin ospatu nuen Castron eguna pasatzen. Opari asko heman zizkidaten jan ostean eta oso pozik geratu nintzen egun osorako. Etxera heldu nintzenean nire familia guztia deitu zidan telefonoz zorionak esateko maleta egiten ari nintzen bitartean hurrengo egunean Salouera oporretan joateko. Igandean, biajean aritu nintzen Salouerarte. Hara heldu nintzenean nire izeko-osabak eta nire lehengusua zeuden itxaroten, lehenago joan zirelako. Gauean, hoteleko billarrean nire lehengusuarekin jolasten nengoenean, neska bat hurbildu zitzaidan eta galderaz-galdera lagunak egin ginen. Bera Saray deitzen zen, 11 urte zituen eta Irunekoa ( Gipuzkoakoa ) zen. Hurrengo gauerako geratu ginen billarrera jolasteko.Elkartu ginenean eta jolasten ari ginen bitartean, hiru neba-arreba hurbildu zitzaizkigun. Oso lagunak egin ginen. Neskak bikiak ziren, bat Itsaso deitzen zen eta bestea Ane, 6 urte zituzten eta haien neba Unai zuen izena eta 9 urte zituen. Baños de Ebrokoak ( Arabakoak ) ziren. Neba-arreba batzuk ikusi genituen jolasten eta beraiekin jolasten hasi ginen. Neska Alba zuen izena, 11 urte zituen eta mutila Kevin zuen izena, 13 urte zituen. Gazteizekoak ( Arabakoak ) ziren .Hurrengo gauean, Martin izena zuen mutil jator bat ezagutu genuen. Oso lagunak egin ginen eta gau guztietan geratzen ginen batera egoteko. Asteartean, oso txarto jarri nintzen, eta nire amak termometroa  jarri zidanean, 39,5º markatzen zituen. Egun osoa pasatu nuen ezer egin gabe. Gauean hobeto aurkitu nintzenez, lagunekin aurkitu nintzen. Ostegunean, Port Aventurara joan nintzen familiarekin. "Furius Baco-n", "Dragon Khan-en" , "Hurakan Condor-en" eta gehiagotan montatu nintzen. Oso polita iruditu zitzaidan. Azken egunean, jan ostean, koadrilla osoa geratu ginen hotelean arratsalade osoan jolasaten eta Zaragoza kaletik ibili ginen guztiak batera. Afalorduan, gurasoak azken eguna zenez, batera jaten utzi ziguten afaltzen eta oso pozik jarri ginen denak.
 E-mailak hartu genituen eta 24:00 tararte egon ginen batera. Gero, pena handiz agurtu egin ginen. Eguraldi oso ona egin zigun.
Baina ...
OSO ONDO PASATU DITU NIRE OPORRAK !

No hay comentarios:

Publicar un comentario