lunes, 2 de mayo de 2011

ASTE SANTUA

Aste Santuko opor hauek oso politak izan dira. Ez dut gauza askorik egin baina ondo pasatu dut. Ostegunean, 28a, Vitoriara joan nintzen, San Prudentzio festara. Han merkatu asko zeuden eta gauza asko erosi ahal ziren, eskumuturrekoak, motxilak, izozkiak, erroskilak…

Niri gehien gustatu zitzaidan postua animaliak laguntzeko zen. Txarto tratatzen dituzten animaliak hor laguntzen dituzte. Han txakurtxo bat zeukaten, han zegoen neskak txakurraren istorioa kontatu zidan eta hauxe zen: Bere jabeak kalean utzi zuen eta auto bat harrapatu zion hanka. Hankatxoan gauza arraro bat zeukan zaintzeko. Han papertxo bat zeukaten jendea apuntatzeko eta laguntzeko. Nire gurasoak apuntatu ziren eta ni ezin izan nuen apuntatu nire NANaren zenbakia ez dakidalako. Ere itsulapiko bat zegoen eta nik euro bat bota nuen. Han zegoen kamiseta bat erosi nuen eta eranskailu eta karteltxo batzuk eman zizkidaten, azkenean poz pozik etxera joan nintzen. Etxean egonda karteltxoan jartzen zuen web orrian sartu nintzen eta web orria txakurrak eta katuak adoptatzeko zela ikusi nuen.

1 comentario:

  1. Azkenean, ia akats ortografikorik ez dago! Oso ondo eginda dago, nahi duzunean idazten ere bikain lortu dezakezu!

    ResponderEliminar