Kai gure aitxitxeren txakurra da. Ehiza txakurra da eta oso ona gainera, berak esaten duenez. Ehiza denboraldian ia egunero ateratzen da basorik baso nire aitxitxe edo lehengusuekin.
Bere habian egoten da lo eta sentitzen dituenerako, zaunkaka eta intziriaka hasten da, badaki ehizan joango direla eta. Nolako sudurra duen!
Denok maite dugu, batez ere nire anaia Julenek berarekin asko jolasten da eta; batzuetan pilota bota eta ekarri egiten dio, edo arineketan joaten dira biak...
Atzo txarto sentitzen zen botaka ibili zen gau osoa eta albaitariarengana eraman zuten. Pastilla batzuk eman zizkion eta lasai geratu zen lo.
Sendatu laster, KAI!
No hay comentarios:
Publicar un comentario