martes, 5 de abril de 2011

Zelako bertsoa

Gaur bertsolaritza orduan andereinoari bertso bat egin diogu goiz txar bat euduki dugulako berarekin. Bertsoa oso polita eta maitagarria izan da. Niretzako merezi zuen beti gurekin primeran portatzen delako eta berriz gu batzutan berarekin apur bat txarto, batzuk beste batzuk baino txarrago portatzen dira. Niri pena handia emango dit azkeneko egunean. Niri Itxaropena andereino hobena iruditzen zait oso ona da, ez dut Itxaropena bezalako andereino bat edukiko.Hemen bertsoa duzue:

Beti aritzen zara gurekin gogotsu

Batzutan ez zaitugu

Errespetatzen zu

Merezi duzu eta

Tori hainbat musu

Asko maite zaitugu

Barkatu eiguzu ( bis)






1 comentario:

  1. Egia esan ez dakit zegatik jarri naizen horren haserre. Ez da izan horren besterako, behar bada beste gauza batzuk izan ditut buruan eta horrek haserratu nau enkuesta eta ezer baino gehiago. Bihar beste egun polit bat izango dugu.

    ResponderEliminar